viernes, 12 de abril de 2024

PAULA JUDOKAREKIN SAIO BEREZIA!

JUDOko Espainiako txapelketetan dabilen gure praktiketako irakasle PAULAk sorpresa handia eman zigun atzo arratsaldean. Saio berezia prestatu zuen 5 urtekoentzat,  JUDOko hainbat jolas zein ariketekin kirol hau zertan datzan probatu genezan, eta asko ikasteaz gain, PRIMERAN PASA GENUEN!!!

ESKERRIK ASKO PAULARI JUDOA GUGANA EKARTZEAGATIK 

ETA KIROLA GUZTIEN ARTEAN SUSTATZEAGATIK!!!


ZORTE ON ZURE JUDOKA IBILBIDEAN!!!

GORA UDABERRIA! BIZIA DAKAR ETA!

 Udaberrian sartu gara jada, eta honek kolore biziak, landare eta lore berriak eta animalien jaiotzak dakartza! Zelaietan, parkeetan guzti hau beha dezakegu, baita gelan ere! Bizitzaren prozesu desberdinak behatzen eta ikertzen ari gara LANDARE eta BELDAR JAIOBERRIEI esker!

Ezagutu nahi dituzue? Bota begirada honi!


EZKURRATIK ATERATAKO HARITZA behatzen
LOREekin egindako gure lanak
Gure landareak: AGUAKATEAren hezurrak (sustraiak irteteko zain), patioko zelaiko loretxoak, 
hainbat fruten hazi landaketa (limoi, sagar, eguzkilore, etab.-enak), eta...
GURE BELDARRAK edo ZETARRAK!!!
Jaioberriak dira, txiki-txikiak... baina handitzen joango dira eta eraldatzen!!!
GUZTION ARTEAN ZAINDUKO DITUGU! 

Horretarako, MORERA zuhaitzaren hostoak eskolara ekartzea animatzen zaituztegu!

viernes, 22 de marzo de 2024

IKA, IKA, IKA, BADATOR KORRIKA!!!

Aurten KORRIKA gure artean dago berriz, guk ere ospatu nahi izan dugu gaurko egunean. 

Guztion artean EUSKARAri abiadura eman diezaiogun!!!

Gure KORRIKAko pankarta prestatzen

Tatxan!!!!
KORRIKAko eguna iritsi da eskolara!










Hainbeste KORRIKA, pankarta puskatuta!!!

LANBIDEAK GAIA BUKATU ETA...

Zuekin hemen konpartitu nahi dugu gelan egindako lana. Taldeetan LANBIDE bat aukeratu, marraztu eta koloreztatu egin genuen ondoren beste gelakoei aurkezteko. ASMAKIZUN moduan pistak eman genituen, eta beste gelakoek lanbide guztiak asmatu zituzten! Lan txukuna eta polita egin genuen, eta...

EDERKI PASA GENUEN GUZTIOK ELKARREKIN!













martes, 12 de marzo de 2024

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN EGUNA OSPATZEN!

 Jakina da emakumearen eguna MARTXOAK 8an ospatzen dela, eta gu geu ere eskolan hala egin genuen: morez jantzita etorri ginen egunean bertan, egun berezi honi buruz ausnartu genuen, eskolako paretak margotu genituen, gaiarekin lotura duten ipuinak eta bitxikeria batzuk ikusi eta entzun genituen, gure gorputza morez apaindu genuen, etab. Ikusi, ikusi!


Aurpegia eta ilea morez margotu ondoren, gure burua ikusi nahian guztiak ispilura!
Baina egunaren bukaeran, lelo honekin geratu gara:

TOMASENE LIBURUTEGIRA BISITAN!

 Aurreko astean Altzako liburutegira abiatu ginen goiz pasa, bertan IPUIN KONTALARI batek kontatzen zituen istorio zoragarriak entzutera. Han geundela, liburutegiaren funtzionamendua azaldu zigun, eta familiarekin nahi dugunean joan gaitezkeela bergogoratu zigun, ipuinak ikustera edo/eta bertan dauden musika, filma eta bideo jokoak etxera eramatera. 

Animatu zaitezte, leku xarmangarria da gure auzoko liburutegia eta!

viernes, 16 de febrero de 2024

DONOSTIA IÑAUTERIETAN!!!

 Aste batzuk daramatzagu INAUTERI FESTAk antolatzen eta ospatzen. Aurreko astean JOALDUNAK izan ziren Altza Herrira etorri zirenak lurra esnatzera eta izpirituak uxatzera. Aste honetan ere mozorro ugari izan ditugu eskolan. Zuekin konpartitu nahiko genituzke momentu polit hauek! 

GORA IÑAUTERIEN ALAITASUNA!

OLES OLES kanta
JOALDUNAK kanta

ERRATZA dantzaren entsaioa
HEMEN DAUDE GURE JOALDUNAK!!!


MOZORRO LIBREen txanda da orain!
ANIMALIAK:


SUPER HEROIAK:

GAIZTOAK:


POLIZIAK, INDIOAK...:


 PRINTZESAK:



MOZORRO DESBERDINAK:


MAISU-MAISTRAK:


eta bukatzeko... DANTZALDIA!!!